Bizitzarekiko konpromisoan motibatzen ditugu, eta horren ondorio dira elkartasuneko, enpatiako, erantzukizuneko, talde-laneko eta giza/gizarte-proiektuak egiteko lankidetzako jarduerak eta bizipenak.

Proiektu solidario kongregazionala
Urtero, martxoan, emakumearen hilabetean, R.M.I.en gainerako obrekin bat egiten dugu, funtsak biltzeko jardueren bidez nazioarteko proiektu solidario bat finantzatzen laguntzeko, kongregazioa dagoen testuinguru ahulenetan emakumearen eskubide sozial eta zibilen garapen osoa sustatzeko.
Nazioarteko boluntariotza
Manuel María Vicuña Fundazioaren bitartez nazioko eta nazioarteko boluntariotza programak eskaintzen ditugu.
FMMV Maria Inmaculadaren Erlijiosoen GGKEa da. Nazio eta nazioarte mailan haur, gazte eta, batez ere, kalteberatasun sozioekonomikoko egoeran dauden emakumeen giza garapena sustatzen du kalitatezko hezkuntza integral baten bidez, aldaketa sozialaren eragile gisa jarduten duena.
